100.000 BOZKATIK GORA! ZORIONAK GUZTIOI!
Anoetan ere D3Mren alde

 

Anoetan ere D3M

 

Anoetako ezker abertzaleak ere, anoetar aurrerakoi eta ezkertiar orori, D3M-ren alde bozkatzeko deia luzatzen die.

D3M-ren aldeko botua delako egungo salbuespen egoera gainditu eta eskenatoki demokratiko bat ahalbideratuko duen benetako aldaketa ekarriko duen botua. Botu baliogabea dela dioten arren, D3M-ren botua da denetan balio gehiena duena, aldaketa ekarriko duen botu bakarra delako.

Horregatik D3M-ren aldeko botua eskatzen dugu.

Deia luzatzen diogu D3M-ren aldeko botua eman nahi duen orori, dagoeneko herriko etxeetako buzoietan jaso dituzten bozkak igandean erabiltzeko. Posible baita D3M-ren botua bertan ez izatea.

Eta azkenik, bozkatzeko garaiean EHNA erabiltzeko deia luzatzen diegu herritarrei.
 
Demokrazia 3 Milioi ante la persecución policial
Queremos denunciar con firmeza la auténtica caza de brujas que el gobierno del PSOE está desarrollando contra D3M.

Los últimos días hemos vivido diferentes episodios, esta vez de la mano de la Guardia Civil y de la Ertzaintza, que armados hasta los dientes, han procedido a realizar registros, decenas de controles, detenciones y cargas policiales para robar papeletas y propaganda electoral de D3M.

El PSOE está desarrollando una auténtica caza de brujas contra D3M a fin de impedir toda forma de participación política de la Izquierda Abertzale en las próximas elecciones al parlamento vasco.

Para eso, primero echó mano del juez-títere Garzón, quien imputó a los representantes legales de D3M a fin de allanar el camino al Tribunal Supremo. Después, utilizó la Ley de Partidos como un chicle a beneficio de su estrategia represiva. No satisfecho con anular las candidaturas de D3M, volvió a echar mano de Garzón, para suspender las actividades de D3M. Y finalmente, ha mandado a todas las policías a perseguir papeletas, a arrancar propaganda electoral, a poner controles de carreteras por doquier, a obstaculizar actos electorales y a detener a ciudadanos y ciudadanas por el simple hecho de pedir el voto para la Izquierda Abertzale, en lo que constituye todo un acto de terrorismo de Estado por cuanto su finalidad es atemorizar e impedir toda posibilidad de acción política a un amplio sector de la sociedad vasca.
Gehiago irakurri...
 
Demokrazia 3 Milioi jazarpen polizialaren aurrean
PSOEren gobernuak D3M plataformaren aurka habian jarri duen “sorgin-ehiza” salatu nahi dugu.

Guardia Zibil eta Ertzaintzaren txanda da oraingoan: armak soinean, D3Mren papeleta eta hauteskunde propaganda lapurtzearren miaketak, atxiloketak, hamarnaka errepide kontrol eta jarraipen burutzen ari dira indar polizial hauek. Armez josirik papeleta eta kartelen atzetik.

D3Mren aurka PSOEk bultzaturiko jazarpen honen helburua Ezker Abertzaleak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan  edozein  parte-hartze politiko izatea ekiditea da.

Horretarako , lehenik eta behin, PSOE Garzón epaile-txotxongiloaz baliatu zen, Auzitegi Gorenari bidea errazteko D3Mko hainbat kide espetxeratu eta inputatuz. Gero, Alderdien Legea txiklea bailitzan erabili du, bere estrategia errepresiboaren mesedetan. D3Mren hautagaitzak baliogabetzearekin aski ez, eta berriro Garzón-en sinadura erabiliz, jardueren suspentsioa dekretatu zuten. Eta azkenik, polizia guztiak bidali dituzte papeleten bila, hauteskunde propaganda apurtzera, errepideak kontrolez betetzera, ekitaldi politikoak oztopatzera eta Ezker Abertzalearentzat bozka eskatzen duten herritarrak atxilotzera. Estatu terrorismo ekintza bat da hau, helburutzat euskal gizartearen sektore baten kikiltzea eta jarduera politikoa deuseztea duelako.
Gehiago irakurri...
 
D3M, jarduera etetearen aurrean
PSOE, hauteskundeetan ezker abertzalearen parte hartze legala ekidin eta hori gutxi balitz, ekinbide politikoaren aztarna oro erabat ezabatu nahi du modu faxista batean.
 
Paradigmatikoa egiten zaigu Garzón epaile-txotxongiloak Turkiaren kasua gogora ekarri izana, elkartzeko eta parte hartze politikorako eskubideen urratzea justifikatzeko. Izan ere, Estatu espainiarrak sekulako antza du, eskubide urraketari dagokionez, Turkia eta Israelen moduko estatuekin.
Gehiago irakurri...
 
D3M, ante la suspensión de actividades
El PSOE, no contento con impedir la participación legal de la izquierda abertzale en las elecciones, pretende borrar todo vestigio de su acción política al más puro estilo fascista.

Resulta paradigmático que el juez-títere Garzón evoque el caso de Turquía para intentar justificar la limitación de los derechos de asociación y participación política. Efectivamente, el Estado español se parece demasiado, en lo que a la conculcación de derechos se refiere, a estados tan democráticos como Turquía e Israel.
Gehiago irakurri...
 
Soraluzen ere D3M
Soraluze
Hemen gaude, Soraluzeko ezkertiar eta independentistok Euskal Herriak behar duen aldaketa politikoa aldarrikatzeko. Hauteskunde autonómiko hauek, klabeak izango dira aldaketa horren norabidean. Beraz, hemen bildu garanok, euskal herritar libreak nahi dugu izan ,eta ondorioz, gure herriaren etorkizuna libreki  erabaki nahi dugu. Aurrean dugun erronka honetan, danon indarrak bildu, eta gure herriaren eskubideen alde aurrera egitera goaz.

Demokrazia 3 milioi eta Askatasuna, ilegalizazioaren zerrendara gehitu dituzten azken hautagaitza eta alderdia dira, Estatu espainiarrak ezarrita duen salbuespen egoeraren beste adibide bat.  Bere burua “demokratikotzat” duen Estatu batek, dagoeneko, 600 zerrenda inguru baliogabetu edo legez kanporatu ditu azken urteetan. Izugarria !!

Izugarria da, zeren eta Nazio Batuen Erakundeak, Estatu espainolari partehartze politikoa mugatzeko orduan, berme gehiago ezartzea gomendatu dion unean, inolako formarik zaindu gabe, eta aurpegia gorritu gabe, partehartze politikorako eskubide hori deuseztatu diote euskal jendartearen sektore garrantzitsu bati. Bereziki larria da ikustea, gainera, zeintzuk izan diren eskuartean erabili dituzten froga eta argudioak. Hain ondorio larriak ez baleuzka, barre egiteko modukoa litzateke kontua.
Gehiago irakurri...
 
Demokrazia 3 Milioiren papeletak
D3M, urrezko bozka!

D3M hauteskundetan egongo zela esan genuen eta debeku guztien gainetik egongo gara. Gure da Urrezko Botoa, gehien balio duen botoa, hain zuzen ere. Batzuek ilegalizatzen gaituzten bitartean beste batzuek ilegalak nahi gaituzte, euren apurrak kudeatzen jarraitu eta negozioa egiten jarraitu ahal izateko. Baina ez gara geldirik egongo. Demokrazia 3 Milioi hauteskundetan egongo da eta milaka eta milaka bozka zenbat beharko dituzte, eurek nahi ez arren. Hemen azpian aurkitu ahal dituzue Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako papeletak. Inprimatu, fotokopiatu, zabaldu, hedatu... martxoaren 1ean bozka guztiak dira urrezkoak, ez dadila inor etxean geratu!

 ArabaBizkaia
 Gipuzkoa
 
D3Mren ekitaldia Bakion

Kanpainari hasiera emateko ostiral iluntzean 50 lagunek D3Mk antolaturiko herri-afarian parte hartu zuten, Bakion. Larunbatan, berriz, eguerdiko 12:30tan D3Mren aldeko ekitaldia burutu da Bakioko udaletxeko plazan. Bertan, herriak PNVren eskutik bizi duen demokrazia eza, proiektu txikitzaile basatien inposaketa eta espekulazioa salatu dira, besteak beste. Honen guztiaren auirrean, martxoak 1eko hauteskundeetan D3M-ren papeleta eskutan hartuta, independentzia eta Demokrazia  3.000.000-ren aldeko uholdean parte hartzeko deia egin dute . Ekitaldian, herriko ezker abertzaleko kideek eta Bizkaiko D3m-ko zerrendagaia den Gabi Basañez-ek parte hartu dute.


Zinegotzien testua

Ilegalizazioen gainetik udal honetara bueltatu ginenetik bi urte daramatzagu lanean. Oztopo ugari gainditu behar izan ditugu aurrera egiteko eta gure herri programan adostutakoa betetzeko. Garaipenak txikiak izan arren, denbora luzea herri hau gobernatzen duten negozio jaun andre hauen atzetik eman ondoren, gure proposamen gutxi batzuk beteko direla ematen du.

Gehiago irakurri...
 
D3M bozkatu

Martxoaren 1ean D3M bozkatu, urrezko botoa! Hemen daude hainbat baliabide:

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria: 1 Guztira: 5

Bideoak

Hautagaien aurkezpena Kursaalean

Zabaldu!

Bidali: JBookmarks Bidali: Facebook Bidali: Zabaldu Bidali: Digg Bidali: Del.icoi.us Bidali: Technorati Bidali: Google

Baliabideak

  • JoomlaWorks Simple Image Rotator
  • JoomlaWorks Simple Image Rotator
  • JoomlaWorks Simple Image Rotator