|
D3M hauteskundetan egongo zela esan genuen eta debeku guztien gainetik egongo gara. Gure da Urrezko Botoa, gehien balio duen botoa, hain zuzen ere. Batzuek ilegalizatzen gaituzten bitartean beste batzuek ilegalak nahi gaituzte, euren apurrak kudeatzen jarraitu eta negozioa egiten jarraitu ahal izateko. Baina ez gara geldirik egongo. Demokrazia 3 Milioi hauteskundetan egongo da eta milaka eta milaka bozka zenbat beharko dituzte, eurek nahi ez arren. Hemen azpian aurkitu ahal dituzue Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako papeletak. Inprimatu, fotokopiatu, zabaldu, hedatu... martxoaren 1ean bozka guztiak dira urrezkoak, ez dadila inor etxean geratu! |